Berriak
Atzealdea Hondakinak ondo botatzeko aitzakiarik ez Garbigune Mugikorrari esker
2022·02·28
Etxean sortutako hondakin bereziak eta arriskutsuak biltzeko zerbitzua da Garbigune Mugikorra. Gaur jarri da martxan. Lehenengo geldialdia Zinkoenean izan da. Gaur eta bihar bertan egongo da auzotarren hondakinak biltzeko prest. Guztira, 16 puntu desberdinetan jarriko da. 24 orduz.
Herrian barreiatuta dauden minipuntuak, batetik, altzariak, etxe-hondakin handiak jasotzeko zerbitzua (943 337 000) eta Ibarluze poligonoan dagoen Garbigunea osatzeko helburua du Garbigune Mugikorrak. Zerbitzu berri hau ezagutarazteko hezitzaile bat egongo da ordu batzuetan garbigunea jartzen den lekuetan bertan. Egutegiak banatuko ditu eta azalpenak emango ditu.
Zer da? zertarako da?
- Hondakinen biketan atez-ate jasotzen ez diren etxeko hondakin bereziak gaika biltzeko balio duen erremolkea da.
- Hondakinak jasotzeko 10 konpartimendu edo zulo ditu (albo bakoitzean 4 zulo, eta atzeko aldean 2 zulo); konpartimendu edo zulo bakoitza hondakin berezi mota bati dagokio.
- Garbigune Mugikorraren (GM) helburua da gaur egun errefusan gaizki ateratzen diren hainbat hondakin gaika bildu eta behar bezala kudeatzea da, ahalik eta material gehien birziklatuz eta era berean ahalik eta baliabide gutxien errefusatuz.
- GMri esker, herritarrek errazago eta hurbilago izango dute garbigunearen zerbitzua, ez dute garbigune tradizionaleraino ibilgailuz desplazatu beharrik izango; horren ordez, herrian bertan kudeatu ahalko dituzte etxean sortu eta bota behar dituzten hainbat hondakin berezi.
Hondakin-motak
- Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak eta horien ontziak (hutsak nahiz beteak)
- Bolumen txikiko plastikozko ontziak eta buztinezko lorontziak
- Erradiografiak
- Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartagiak, metalezko erretiluak, etab.)
- Material informatikoak
- Fluoreszente bonbilak
- Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak
- Tinta kartutxoak eta tonerrak
- Apurtutako plastikozko eta egurrezko jostailuak
- Berrerabiltzeko jostailu eta jolasak
Funtzionamendua
- Herriko 16 auzo desberdinetan kokatuko da, puntu estrategikoetan
- Goizeko 8etatik aurrera, 24 orduz eta aste osoan zehar egongo da bide publikoan herritarren eskura, asteburuetan ere bai.
- Herritarrak bere hondakina GMeraino eraman beharko du eta han dagokion konpartimenduan (zuloan) bota beharko du jatorrian ondo sailkatuta (hondakinak nahastu gabe)
- Erremolkearen konpartimenduaren “ahotik” sartzen ez diren hondakinak, handiegiak izanagatik, garbigune tradizionalera eramaten jarraitu beharko da, ezingo dira erremolkearen kanpoko aldean inolaz ere utzi.
- GMa norbere auzotik noiz pasako den jakiteko udalak gm-aren lehenengo 7 hilabetetarako (abuztua arte) auzoz-auzoko egutegia prestatu du. Herritarrak 2 aukera izango ditu hondakin bereziak botatzeko:
a) GMa bere auzoan dagoenean botatzea
b) Herriko beste auzoetan dagoenean, bertaratu eta han botatzea, norbere auzora noiz etorriko den zain egon beharrik gabe.
- Auzoz-auzoko egutegia udalaren web-orrian, sare sozialetan, erremolkearen txasisaren aurreko aldean bertan edota hezitzaileak kalean banatuko dituen eskuorrietan egongo da eskuragai.