Berriak

Atzealdea Garbiketa lanak egingo dira Atzieta eta Urbietako igogailuetan

Hilaren 16an eta 23an ezin izango dira erabili

2026·03·12


Datozen bi astelehenetan (martxoaren 16an eta 23an), Atzieta eta Urbietako igogailu panoramikoak garbitzeko lanak egingo dira. Barrualdea garbitzeko lanak izango dira: zuloa, beirak, egitura metalikoa...

Hori dela eta, martxoaren 16an, astelehena, kiroldegi ondoko igogailua, Urbieta kalean, ezin izango da erabili. Hilaren 23an, Atzietakoaren garbiketa txanda izango da eta egun horretan ezingo da erabili.