Berriak
Atzealdea Garbitania-Zero Zabor enpresa publikoak peoi balioanitzen eta kamioi-gidarien lan-poltsak ireki ditu
2025·02·10
Garbitania-Zero Zabor enpresa publikoak peoi balioanitzen eta kamioi-gidarien lan-poltsak handituko ditu. Interesatuak daudenek, otsailaren 24a arte izango dute izena emateko aukera.
Derrigorrezko baldintza izango dira 16 urte baino gehiago izatea, eskola-ziurtagiria edukitzea, A1 mailari dagokion euskarazko ahozko gaitasuna eta C gidabaimena edo baliokidea edukitzea.
Oinarri guztiak garbitania.eus atarian daude. Eskaerak Garbitania Zero Zabor-ren bulegoetan (Lastaola poligonoa, 3-A12) edo postaz aurkeztu beharko dira.