Berriak

Atzealdea Gas eta argindar fakturetan %25eko aurrezkia lortu dute batez beste Energiaren Udal Bulegora gerturatu diren herritarrek

Hilabete igaro da Energiaren Udal Bulegoak ateak zabaldu zituenetik. Eta oso harrera ona izan du herritarren artean. Izan ere, orotara 7 egun egon da irekita bulegoa (astearteetan eta ostegunetan, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00), eta 42 herritarrei eman diete arreta honezkero. Harrera ona ikusita, datorren astetik aurrera, asteazken arratsaldean ere zabalik egongo da bulegoa.

2022·12·23


Kontsulta motei dagokienez, energiaren fakturak sortzen du kezkarik handiena. Gabriel Zelaia eraikinean kokatuta dagoen bulegora gerturatu diren herritar gehienen (%92) kontsulta horren ingurukoa izan baita. Ondoren, eraikinak (etxebizitzak eta lokalak) energetikoki eraginkorragoak izateko obren inguruan izan da kontsulten bigarren motiboa (%4). Portzentaia bera izan da energia komunitatearen inguruan informazioa nahi zutenen herritarrena.

Egin diren kontsulten ondorioz herritarrek fakturetan aurreztu duten batez bestekoa %25a izan da. Kontsulten ondoren bonu soziala eskatzeko baldintzak betetzen dituztela ohartu dira lau herritar eta bulegoaren bidez ere eskabidea egin dute.

Herritarren harrera ona ikusita, datorren astetik aurrera, zerbitzuaren ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak. Horrela, astearte eta ostegunaz gain, asteazkenean ere arratsaldez zabalduko du bulegoa (15:00-18:00). Lehenengo asteazkena hilaren 28 izango da.