Berriak
Atzealdea Gaur hasiko da datorren ikasturteko kiroldegiko ikastaroetan izen-ematea
2026·07·27
Gaur hasi da eta irailaren 6a arte, 2026/2027 ikasturtean udal kiroldegiak eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea irekita egongo da.
Helduentzako 23 jarduera eskainiko dira: horietako bederatzi uretan eta 14, fitness aretoan. Adinekoentzat eta emakumeentzako jarduera berezituak izango dira tartean: emakumeentzako entrenamendu funtzionala eta 60 urtez gorakoentzako indar entrenamendu eskaintza, esaterako. Horiez gain, ikastaro konbinatuak ere sortu dira.
Haur eta gaztetxoentzat, aldiz, uretako jarduerak eskainiko dira, lau hilabeteko haurtxoetatik 16 urte arte.
Izen-ematea, online eta aurrez aurre
Izen-ematea online edo kiroldegian egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak gehienez bi ikastarotan izena emateko aukera izango du. Plaza baino jende gehiagok izena ematen duen kasuetan, zozketa bidez esleituko dira tokiak.
Ikastaroak euskaraz edo nagusiki euskaraz izango dira.
Informazio guztia etxeetara iritsiko da datozen egunetan. Interesatuek bertan topatuko dituzte eskainiko jardueren ordutegiak, tarifak eta gainerako xehetasunak.

