Berriak

Atzealdea Gaurtik aurrera, Hernaniko kiroldegiko bazkideek Mugiment sareko kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte

Mugiment aplikazioa deskargatu behar da telefono mugikorrean

2024·02·01


Hernaniko kiroldegiko abonatuek gaurtik aurrera (otsailak 1) Mugiment sareko kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango dute.
 
Honela, Hernaniko erabiltzaileek 100 herri baino gehiagotako instalazioetara sartzeko aukera izango dute: adibidez Astigarraga; Andoain; Donostia; Errenteria; Oiartzun; Usurbil eta Villabonakoetara.
 
Horretarako, Mugiment aplikazioa deskargatu beharko dute telefono mugikorrean, bertan jasotzen den kode batekin sartu behar baita kirol instalazioetan. Instalazio bakoitzak kanpoko herrietako abonatuak hartzeko ordutegiak zehazten ditu, beraz, Hernaniko bizilagunek beste herrietako kiroldegiak erabili nahi badituzte, lehenago zein ordutegitan sar daitezken kontsultatu beharko dute aplikazioan.
 
Era berean, Mugiment sarean dauden beste herrietako kiroldegietako abonatuek ere izango dute Hernaniko instalazioak erabiltzeko aukera otsailaren 1etik aurrera, Hernaniko kiroldegiak erabaki duen ordutegi jakinetan. 
 
Mugiment Eusko Jaurlaritzak eta, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiek sustatzen duten egitasmoa da. Hernaniko Udalak sarearekin bat egitea erabaki du, uste duelako zerbitzua zabaltzeak Hernaniko herritarrei onurak ekarriko dizkiela.
 
Informazio gehiago eta zehatzagoa Mugiment sarearen webgunean eskuratu dezakete hernaniarrek edo bideo honetan.