Berriak

Atzealdea Gazte Abentura astea antolatu du Udalak iraila hasieran 18 eta 30 urte arteko hernaniarrentzat

Izen-ematea zabalik dago, tokiak bete arte

2025·07·22


Piragua eta eskalada bateratuko dituen Abentura Astea eskainiko du Udaleko Gazteria sailak iraileko lehenengo astean. Bi kirolak tartekatuko dituen ikastaroaz gain, piragua irteera ere izango da.

Ekintzak doakoak izango dira. Izena emateko aukera gaur bertan zabaldu da eta plazak bete arte irekita egongo da.

Irailaren 1etik 6ra, ikastaroak eta irteera

Irailaren 1etik 6ra izango da Abentura Astea. Hilaren 1ean eta 2an, eskalada saioak izango dira. 3 eta 5 artean, berriz, piragua ikastaroa. Ordu eta erdiko saioa izango da bakoitza (16:00-17:30) eta Kaxkardi Kirol Elkarteak dinamizatuko ditu.

Irailaren 6an, piragua irteera egingo da. Goiz osoko ekintza izango da hau.