Berriak

Atzealdea Gazteekin zuzeneko saioak egin nahi ditu Udalak, Gazte diagnostikoa osatzeko

Gazteen intereseko gaiei buruz zuzenean haien iritzia jaso nahi da adin-tarteka antolatuko diren hiru saiotan

2024·10·07


Hernaniko Udala Hernaniko gazteriaren diagnostikoa egiten ari da. 16 eta 30 urte arteko Hernaniko gazteen errealitatea, kezkak eta nahiak ezagutu nahi ditu, bere politika publikoak Hernaniko gazteriaren beharretara egokituta egiteko.

Orain arte, diagnostikoa osatzeko Hernaniko gazteei inkesta bat (300 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten) eta adituekin zein udal teknikarien iritziak bildu ditu Udalak.

Orain, zuzeneko saioak egin nahi ditu Udalak gazteekin, euren interesekoak izan daitezkeen hainbat gairi buruz hitz egiteko (etxebizitza, etorkizuna, osasun mentala...). Horretarako, adin-tarteka banatutako hiru saio egingo dira, urriaren 22tik 24ra. Hirurak 17:30ean izango dira, Biteri Kultur Etxean (17:30ean).

Bertaratzeko, aldez aurretik izena ematea eskatzen da.

EGUTEGIA:
Urriak 22, asteartea: 16-20 urteko gazteak.

Urriak 23, asteazkena: 21-25 urteko gazteak.

Urriak 24, osteguna: 26-30 urteko gazteak.