Berriak
Urumeako lur-azpiko aparkaleku publikoa, kultur areto berria, Latsunbeko frontoia estali edota rokodromoa egiteko erabiliko da 6,9 milioko gerakina
2023·03·24
Xabier Lertxundi alkateak eta Isa Sanchez Ogasun zinegotziak eman dituzte 2022ko aurrekontuaren likidazioaren inguruko azalpenak. Likidazio positiboa izan da eta 6,9 milioi euroko gerakina da emaitza. Diru horrekin zer egiteko konpromisoa dagoen zehaztu dute Udal Gobernuko ordezkariek.
2022ko aurrekontuaren likidazioa egin da. Aipagarriak:
Diru-sarrerak:
Aurreikusitako diru-sarrerak baino % 14 gehiago jaso ditu Udalak (+4.565.000). Hala ere, kopuru horren %84a sarrera ezohikoak dira, ez dira egiturazkoak, ez dira finkoak.
• Desbideraketak
-Eraikuntza zergarengatik (ICIO), bereziki, 363.000 euro gehiago.
1. Zerbitzu publikoen tasak: 2.212.000 gehiago. Datu aipagarria da energia enpresek lurzoru okupazioagatik ordaintzen duten tasak izan duen pisua (+1.432.000).
2. Kiroldegi eta igerilekuetako sarreretan aurreikusita baino 310.000 euro gehiago.
-Diru-laguntzak +1,804.000
1. Foru Funtsaren likidazioa aurreikusita baino 547.000 euro gehiago, COVID-19ak sortutako pandemiarengatik Espainiako Gobernuak emandako diru-laguntzak (+691.000 euro) eta Next Generation Europako Funtsen diru-laguntzak (+278.000 euro).
-Zerbitzu Sozialen Patronatuko likidazioa egin da (1.348.000 euro).
Gastuak
Aurreikusitako gastuaren %96 exekutatu da (-1.186.000 euro).
• Desbideraketak
-Pertsonala (-106.000 euro): bajak, ordezkapenak...
-Gastu eta zerbitzu arruntak (-311.500 euro). Aurreikusitakoaren azpitik esleitu diren kontratu batzuk, esaterako, energia kontratuak.
• Diru-laguntzak: %85a exekutatu da. Eskaeren arabera banatu dira diru-laguntzak eta jarritako dirua baino 329.000 euro gutxiago eman dira.
Inbertsioak
Exekuzio maila
• Obligazio onartuak-obraren faktura guztiak ordainduak) %19a
• Esleitutako kopuru kontuan hartzen badugu, exekuzio maila %45a.
EMAITZA
2022ko gerakin erabilgarria 6.901.000 eurokoa da.
• 1.211.00 martxan dauden proiektuen finantzazioa osatzeko. Martxan dauden obren kostua handitzen ari da eta horiei aurre egiteko baliabide gehiago jarri behar dira.
• Bestea, proiektu berrietarako.
PROIEKTU BERRIAK
- Urumea guneko garapenaren barruan, lur azpiko aparkalekua eraikitzea. 1.400.000 euro
• Aparkaleku hori Urumea-Izpizua eremuaren urbanizazio proiektuaren barruan kokatzen da. Hernaniko herrigunea eraldatuko duen urbanizazioa izango da.
• Urumea eraikina eraisten ari dira (barrukoa husten...)
• Oraingo gerakinetik 1,4 milioi euro gordeko ditugu lur-azpiko aparkalekua egiteko. Gutxienez bi solairu izango ditu (aukerak aztertuko dira). Publikoa izango da eta errotaziozkoa.
-Kulturarako azpiegiturak: 1.000.000 euro
• Auditorio berri bat egiteko proiektua. Duela hamarkada bat baino gehiago egindako prozesu baten ondorioz, auditorio bat egiteko beharra somatu zen. Proiektu bat egon zen baina, krisialdi ekonomikoaren ondorioz, gelditu zen. Proiektu berria egingo dugu: egungo egoera ez da lehengoa. Biteri kultur etxea birgaitu da, Sandiusterriko aretoaren birgaitzea abian dago (dantzarako aretoa, musika...) eta Ave Maria eraikinean sorkuntzarako gunearen proiektua ere aurrera doa.
• Oraingo proiektuak horiek guztiak eta egungo beharrak aintzat hartuko ditu.
• Kostu handikoa izango da eta horretan hasteko milioi bat euro gordeko ditugu.
-Portu Kaxkorekin lotzeko igogailua. 1.000.000 euro
-Latsunbeko frontoia estali. 490.000 euro
• Kiroldegiko frontoia da estalia dagoen bakarra eta kaleko bat ere estaltzea beharrezko ikusi da.
-Kiroldegiko rokodromoa. 350.000 euro
• Eskalatzeko afizio handia dago Hernanin. Kirol eta aisialdiaren sustapena gure apostua da eta kiroldegian rokodromoa egiteko aukera aztertu dugu eta posiblea da.
-San Joan konpartsaren lokala. 150.000 euro
• Gure herrian errotuta dauden elkarteak eta haien dinamikak sustatzeko helburuz, San Joan konpartsak bere materialak gordetzeko eta bere jarduera modu duinean egiteko lokala egokituko dugu Floridan egiten ari diren etxebizitzen beheko lokal bat.