Berriak
Atzealdea

Gobernu Taldeak legegintzaldi honetarako Gobernu Plana aurkeztuko du datorren ostegunean

Hernani hobetzen jarraitzeko 135 proposamen zehatz aurkeztuko ditu

2023·11·13


Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak 2023-2027 legegintzaldiko Gobernu Plana aurkeztuko du datorren ostegunean (azaroak 16, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian).
 
Herritarrei Hernani hobetzen jarraitzeko konpromiso eta proposamen zehatzak azalduko dizkie Xabier Lertxundi buru duen Gobernu Taldeak.
 
Hori dela eta, Udal Gobernu taldeak Hernaniko herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Gobernu Planaren aurkezpenera, datozen lau urteetarako proposamenak lehen eskutik ezagutu ditzaten.