Goiz Eguzki erretiratuen elkartearekin hitzarmena berritu du Udalak lau urtez
2023·03·02
Goiz Eguzki eraikina Udalaren jabegoa da eta, beraz, mantentze eta garbiketa gastuak erakunde publikoaren esku geratzen dira. Hori ez ezik, gastu arruntak (ura, gasa, argindarra, telefonoa eta internet, zergak eta asegurua) ere Udalak bere gain hartzen ditu.
Erretiratuen elkarteak, beraz, kultur jarduerak, garapen pertsonalera bideratutako jarduerak eta jolas edo aisialdi-jarduerak antolatzeko ardura hartzen du.
Kultur-jardueren eta garapen pertsonaleko jardueren programaren barruan honako ekintza hauek sartzen dira: abesbatza, antzerki taldea, hitzaldiak eta ikastaroak, irakurketa eta idazkera jarduerak, eskulanak egiteko tailerrak, yoga, pilates eta ipar martxa, besteak beste. IKTen inguruko formazioak (informatika, whatsapp, mugikorra edo sare sozialak erabiltzeko tailerrak) ere talde horretakoak dira.
Jolas-jardueren programan dantzak, txangoak, ibilbideak, txapelketak eta bingoa dira.