Berriak
Atzealdea Goiz Eguzkiko estalkia, terraza eta leihoak berrituko dira
2025·01·17
Goiz Eguzki erretiratuen egoitzako estalkia berritzeko, goiko terraza berritzeko eta lehenengo zein bigarren solairuetako leihoak aldatzeko lanak hasiko dira datorren asteartean (hilak 21).
347.902,98 € inbertituko ditu Udalak herriko adinekoentzako ekipamenduaren hobekuntza lanetan. Bost hilabeteko aurreikuspena dute lanek, eguraldiak ere eragina izango baitu haien garapenean.
Honez gain, fumigazio lanak egingo dira Goiz Eguzkiko lorategian datorren astelehenean (hilak 20). Hori dela eta, eraikina eta parkea itxita egongo dira egun horretan.