Berriak
Atzealdea

Goiz Eguzkiko parkeko berdeguneetako loreak eta landareak berritzen ari dira

2
Goiz Eguzkiko parkean landareak eta loreak berritzen ari dira lorezainak. Parke honetan txakurrak aske ibiltzea eta berdeguneetara sartzea debekatuta dagoela gogorarazten du Udalak.

2021·02·04


Udalak Goiz Eguzkiko arduradunekin batera landu du eremu honen txukunketa, eta egoera txarrean zeuden landareak berritzea adostu dute. Herriko erdiguneko txoko hau toki lasaia da eta adineko ugari gerturatzen dira parke honetara atseden hartzera. Leku honetako ezaugarri bereziena da Ginkgo biloba handi bat dagoela eta, zuhaitz horren gerizpean, elkartzen dira herritar ugari udan. 

Udaberriari begira eremu hau atseginagoa izateko, hain zuzen ere, ari dira egunotan landaketak egiten. Itzalean egoteko egokiak diren landareak aukeratu dira, hosto iraunkorra duten eta udaberrian loratzen diren espezieak.

Txakurrak parke honetan aske ibiltzea eta berdeguneetarako sarrera debekatuta dagoela gogorarazi nahi du Udalak.

1 2