Berriak
Atzealdea

Gotzon Huegunen eskultura kokatzeko lanak urtarrilaren 4an egingo dira

Gotzon Huegun artistaren tamaina handiko eskultura bat kokatuko dute Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituen igogailuaren horman. Datorren urtarrilaren 4an, 8:00etatik 12:00etara, egingo dira lanak. Garabi bat beharko da horretarako eta, ondorioz, denbora tarte horretan ezingo dira erabili igogailuaren ondoko eskailerak. Igogailua, ostera, martxan egongo da.

2021·01·01


Gotzon Huegun artistak arte sorkuntza bekaren 2017ko abenduaren deialdiaren irabazleetako bat da. Ordutik sortzen aritu da bere artelana eta, behin amaituta, Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituen igogailuaren atzeko horman paratuko da datorren urtarrilaren 4an. Tamaina eta pisu handiko eskultura denez, garabi bat beharko dute hura kokatzeko eta, horren ondorioz, artelana jartzen ari diren bitartean, ezingo dira igogailuaren alboetako eskailerak erabili. Zerbitzu Publikoetako langileek hesituko dituzte sarbideak 8:00etatik 12:00ak arte, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera. Denbora tarte horretan igogailua erabili ahalko da.