Berriak
Atzealdea

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira apirilaren 22ko sektore publikoko greba dela eta

Udal Langileen Batzordeak grebarekin bat egin du eta bihar udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

2021·04·21


Udal langileen Batzordeak bat egin du apirilaren 22an hainbat sindikatuk deituriko sektore publikoko grebarekin.

Hori dela eta, greba egunean udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

-Udaltzaingoa
-Zerbitzu Sozialetako hainbat zerbitzu, zaintza kasu.

Garbitaniako Enpresa Batzordeak ere grebarekin bat egin du eta horren ondorioz, ez dira hondakinak bilduko ezta kaleak garbituko ere.