Berriak
Atzealdea

Guztira, COVID-19ak kutsatutako 8 pertsona antzeman dira adinekoen egoitzan

Joan den astelehenean positibo eman zuen egoiliarrarekin harreman zuzena izandako egoiliarrei egin zaie proba eta, lehenengoaz gain, beste bostek ere eman dute positibo (atzo biren berri eta gaur beste hiru). Beste bi positiboak egoitzako langileak dira.

2020·09·02


Hernaniko adinekoen egoitzan bizi den pertsona bat COVID-19arekin kutsatu ondoren PCRak egiten aritu dira. Hasieran lehen kasuarekin harreman zuzena izandakoak izan dira eta, ondoren, egoitzan bizi diren guztiak eta langileak.

Oraindik emaitzak falta badira ere, gaur arte antzeman dira zortzi kasu: sei egoiliar eta bi langile.

Kutsatutako egoiliarrak Gipuzkoako beste adinekoen zentro batera eraman dituzte. Langileak berrogeialdian daude haien etxebizitzetan.

Egoiliar guztiak lehen kasuarekin harreman zuzena izandakoak dira, eta, hori dela eta, astelehenetik isolatuta egon dira, protokoloak agintzen duenez. 

Espero da bihar izatea PCR guztien emaitzak.

Gogoratu behar da egoiliarren irteerak eta senideen bisitak bertan behera gelditu zirela astelehenetik, lehen kasua antzeman zenetik. Egunero senitartekoek dei bat jasotzen dute eta egoeraren berri ematen zaie.