Berriak

Atzealdea Hamabost desfibriladore daude Hernaniko eraikin eta eremu publikoan

61 lagunek erabileraren inguruko formakuntza jaso dute

2024·07·09


Hernaniko Udalak 15 desfibriladore ditu jarrita Hernanin, eraikin eta eremu publikoetan. Bihotz-geldialdien aurrean, artapen azkarrerako gailuak dira. Hernaniko espazio publikoan jarrita dauden desfibriladoreak ez dira osasun-erabilerakoak, beraz, edozein herritarrek erabil ditzake.

Gehienak, eraikin publikoetan daude kokatuta (udaletxean; Biteri Kultur etxean; Sandiusterriko zerbitzu sozialetan; udal kiroldegian; udako jolas igerilekuan; zerbitzu publikoen eraikinean eta udaltzaingoan), edota erabilera publikoko espazioetan: Goiz Eguzkin, Zubipe futbol zelaian eta Landare errugbi zelaian. Ereñotzun ere beste hiru desfibriladore daude (udal bulegoan, Ugaldetxo tabernaren ondoan eta Epeleko haur parkean).

Nahiz eta formakuntza ez den beharrezkoa desfibriladore hauek erabiltzeko (jarraibideak berak ematen baitituzte), azken hilabeteetan 61 lagunek formakuntza jaso dute desfibriladoreen erabileraren inguruan. Horietako 48 udal langileak dira, bost Hernani errugbi elkarteko kideak eta zortzi, futbol elkarteko kidea.