Berriak

Atzealdea Hariak erresistentzia istorioen zinemaldia bueltan izango da azaroaren 6tik 16ra

Laugarren edizioa izango da aurtengoa

2025·05·06


Hariak erresistentzia istorioen zinemaldirako sei hilabete falta diren honetan, agendan datak jasotzeko garaia iritsi da. Azaroaren 6ik 16ra izango da aurtengo Hariak.

Ostegunetik igandera, bi astez, Kulturarteko Plaza Feminista zinema areto bihurtu eta Euskal Herriko zein nazioarteko erresistentzia istorioak ezagutzeko aukera izango da. Aurtengoa, jaialdiaren laugarren edizioa izango da.

Dokumentalak, hitzaldiak eta bestelako kultur-eskaintza izango da aurtengo Hariak-en baitan ere. Kalitatezko ikus-entzunezkoak, haien egileak edota gaiaren inguruko adituek urtetik urtera sona eta arrakasta gehitzea ekarri diote Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiari.

Egitarau osoa aurrerago aurkeztuko du Udalak. Bitartean, Hariaken inguruko informazio osoa haren webgunean eta sare sozialetan jaso daiteke:

Instagram

Facebook

X