Berriak

Atzealdea HARIAK erresistenzia istorioen zinemaldiak punta-puntako 12 dokumental emango ditu

Emanaldien segidan, gaietan sakontzeko aukera izango da adituen solasaldiekin

2025·10·27


Astebete pasatxo falta da HARIAK, erresistentzia istorioen zinemaldia has dadin Kulturarteko Plaza Feministan eta aurtengo egitaraua zein gonbidatuak aurkeztu ditu Udalak.

Azaroaren 6tik 16ra, ostegunetik igandera dokumental-emanaldiak eta solasaldiak izango dira. Aurtengoan, "trantsizio ekologikoaren, gerraren eta migrazioen arteko hariak" ikusazaraztea izango du helburu zinemaldiak, nahiz eta bestelako hainbat gai ere landuko diren (aniztasun funtzionala edo emakumeen aurkako indarkeria, esaterako). "Munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko aukera da HARIAK, baita guk ere egoera horietan dugun eraginaz kontzientzia hartzekoa", adierazi zuen Itsaso Lekuona Lankidetza zinegotziak aurtengo zinemaldiaren aurkezpenean.

Dokumentalak jatorrizko bertsioan emango dira, euskaraz eta espainieraz azpidatziak. Saio guztiak doan izango dira.

Horrez gain, aurten Yemen: Gosea, gerraren beste zauria argazki-erakusketa izango da ikusgai HARIAK-ek dirauen bitartean Kulturarteko Plaza Feministan. Pablo Tosco, 2021ean World Press Photo saria irabazi zuen argazkilaiaren lana da. 

HARIAK-eko egitaraua biltzen duen liburuxka udal ekipamenduetan eskuratu daiteke. 

EGITARAUA:

Azaroak 6, osteguna: IREKIERA EKITALDIA

18:00: Laugarren edizioari hasiera emateko, zinemaldian proiektatuko diren dokumental guztien trailerrak ikusi ahal izango dira. Ondoren, Zona wao dokumentala (Ekuador), Ekuadorko Amazoniako sakrifizio-eremuei buruzkoa, non petroleo enpresek bertako komunitateen bizitza mehatxatzen duten. Solasaldian Nagore Eceiza Mujika, filmaren zuzendariak eta Medicusmundi Gipuzkoako Haizea Bernas Loinazek parte hartuko dute.

Azaroak 7, ostirala: 

18:00: Flying Hands (Pakistan). Entzumen arazoak dituztenentzat azpidatzia euskaraz eta espainieraz. Pakistanen pertsona gorrek bizi duten arbuioaren inguruko dokumentala. Solasaldian Marta Gomez zuzendaria eta Aitor Bedialaunieta, Euskal Gorra Elkarteko presidentea izango dira. Solasaldian zeinu hizkuntzara interpretazioa egongo da.

Azaroak 8, larunbata: 

11:00: Las semillas de Berta Cáceres (Honduras). Berta Caceres, Hondurasko giza eskubideen defendatzailearen iruditik abiatuta, berak ereindako haziak aztertzen ditu. Solasaldian Dalila Argueta Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaile Sareko kidea izango da.

18:00: Semillas de Kivu (Kongoko Errepublika). Gerrillek taldean bortxatutako emakumeek bortxaketen ondoren erditutako haurtxoak onartzeko tratamendu psikologikoaz dihardu. Ondoren, Mama (Kongoko Errepublika) ikusteko aukera iznago da, Kahuzi-Biega parke nazionaleko Lwiroko primateak babesteko santutegiari buruzkoa. Solasaldian Nicole Ndongala Nzoiwid giza eskubideen defendatzailea mintzatuko da, Kongoko emakumeen Espainiako plataformako kide eta Karibu elkarteko zuzendaria dena. 

Azaroak 9, igandea: 

11:00: Gerra hemen hasten da (Euskal Herria-Yemen). Bilboko Portuan suhiltzaile batek Yemengo populazio zibilaren kontra erabiliko den arma-kargatze batean parte hartzeari uko egiten dio. Solasaldian Emakumeok Gerraren Aurka taldeko kideek euren borroka azalduko dute. 

18:00: Dabruneba (Europa). Sofikok zazpi urte zeuzkala Georgiatik Bartzelonara (Herrialde Katalanak) egindako bidaia berregingo du atzerako bidean, umetako lagunekin. Dokumentala egin duen kolektiboak (Paloma Bercovich, Júlia Farràs eta Mar Garro) Europako migrazio politikoei buruz hitz egingo du.

Azaroak 13, osteguna: 

18:00: Hay alquien en el bosque (Bosnia-Herzegovina). Bosniako gerran bortxaketen ondoren jaiotako hiru haurri ahotsa ematen dio dokumentak honek. Egileek, Teresa Turiera-Puigbò eta Erol Ileri, hartuko dute hitza solasadian.

Azaroak 14, ostirala: 

18:00: Esto es fracking (Argentina). Vaca Muerta eremuko biztanleek haustura hidraulikoarengatik jasatzen dituzten ondorioei buruzko dokumentala. Mikel Otero, Fracking Ez Araba eta EH Bilduko Trantsizio ekologikoko idazkaria ariko da ondorengo solasaldian. 

Azaroak 15, larunbata: 

11:00: Mariposas negras (Antilla Txikiak, Kenia-Ugande eta Mendebaldeko Bengala). Klima aldaketaren ondorioz migratzea beste aukerarik izan ez duten hiru lagunen bizipenak. Solasaldian Javi Raboso Greenpeaceko kide eta soziologoak migrazio klimatikoak izango ditu hizpide.

18:00: We are migrants (Europa). Migratzaile eta errefuxiatuen aldeko Europako eragileen ahotsak biltzen ditu, eskuin muturraren gorroto arrazistaren diskurtsoaren aurrean. Solasaldia Cristina Cardin zuzendariarekin.

Azaroak 16, igandea: 

11:00: La raíz del olivo (Kuba-Palestina). Beren aberritik urrun bizi diren bost palestinarrek beren esperientziak kontatzen dituzte. Gazatik ihesi, Hernanin errefuxiatuta dauden Sol Band musika taldeko gazteen bizipenak entzun ahal izango ditugu ondoren. Haien musikarekin emango zaio bukaera aurtengo edizioari.

LIBURUXKA

INFORMAZIO+