Berriak
Atzealdea Hariak zinemaldia berriz egingo da udazkenean
2023·06·05
Amher-Sos Arrazakeria elkartearekin elkarlanean antolatzen den jaialdi honek, oso erantzun ona izan zuen iaz. Horregatik, formatua errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. Bi astez, ostegunetik igandera, goiz eta arratsaldez izango dira proiekzioak. Guztiek, mundu zabaleko egoerak ikusarazteko erreistentzia istorio ezberdinak ekarriko dituzte Hernanira. Emanaldiaren ondoren, gai bakoitzean sakontzeko aukera izango da, egileek edota gaiaren inguruko adituek eskainiko dituzten solasaldietan.
Aurrerapen modura, aurtengo irekiera ekitaldian Armeniako errealitatera gerturatzeko aukera izango da. Horrez gain, herrialde ezberdinetako ekoizpenak eskainiko dira, Euskal Herrikoei ere tarte berezia eginez.