Berriak

Atzealdea Hariak zinemaldiaren bosgarren edizioa, azaroaren 5etik 15era

2026·05·05


HARIAK, erresistentzia istorioen zinemaldiak badu data: azaroaren 5etik 15era izango da aurtengo edizioa, Kulturarteko Plaza Feministan. Aurtengoa, jaialdiaren bosgarren edizioa izango da.

Ohi bezala, Euskal Herriko eta mundu zabaleko erresistentzia istorioak ezagutuko ditugu, eta testuinguruak hobeto kokatzeko, emanaldien ostean solasaldi irekiak izango dira dokumentalen egileekin eta gaian adituekin.

Egitaraua aurrerago aurkeztuko du Udalak. Horretarako, ohiko bideez gain, Hariak zinemaldiaren webgune eta sare sozialetan izango da informazio jasotzeko aukera.