Berriak

Atzealdea Hartu kalea!, Kaxkoan uda giroaz gozatzeko ostirala hilaren 11n

Emausekin elkarlanean, egoteko txokoak atonduko dituzte Udala eta Berriak elkarteak Andre kalean eta Kale Nagusian

2025·07·04


Gaur zortzi Hartu kalea! ekimena izango da berriz, Udalaren eta Berriak merkataritza elkartearen ekimenez. Hau da, uztailaren 11n Kaxkoko kaleak oinezkoentzako bakarrik izango dira 10etatik aurrera.

Giro berezia izango du ostiralak berriz ere Hernaniko kaxkoan. Oraingo honetan, uda giroan egoteko bost txoko atonduko dira Andre kalean eta Kale Nagusian, Emausekin elkarlanean. Etxeko egongela modukoak izango dira eta horietan liburuak, mahai-jolasak etabar aurkituko dituzte herritarrek, tarte bat pasatzeko (10:00-15:00).

Horrez gain, Goiz Eguzkiko hartubol taldeak erakustaldia egingo du eta herritarrei probatzeko aukera ere emango die, 11etatik aurrera, Plaza Berrian.

Hilaren 11n Berriak elkarteko establezimenduetan erosketak egiten dituzten guztien artean 100 €ko bonoa zozkatuko da.