Berriak
Atzealdea Hasi dira Elizatxo, Portu eta Osinagako auzoak Kaxkoarekin lotzeko lanak
2026·09·28

Martxan dira auzoak Kaxkoarekin lotuko dituen irisgarritasun-proiektuaren obrak. Esku-hartzeak igogailu bat eta pasabide bat eraikitzea aurreikusten du, auzoen eta hirigune historikoaren arteko konexioa hobetzeko eta herritarren eguneroko joan-etorriak errazteko.
Obrako ibilgailuak Oindi kaletik behera eta Elizatxo ikastolaren ondotik igaroko dira, eta obra egiteko erabiliko diren materialak eta bestelako elementuak horretarako prestatutako barneko eremuan kokatuko dira. Obra gauzatzeko beharrezkoak diren ibilgailuen mugimenduak Udaltzaingoak ezarritako ordutegien barruan egingo dira, Elizatxo ikastolako sarrera eta irteera orduak kontuan hartuta. Horrela, lanak inguruko eguneroko jarduerarekin ahalik eta modu bateragarrienean garatzea eta eraginak minimizatzea bermatu nahi da.
Proiektuak 2.219.372,85 euroko aurrekontua du, eta 18 hilabeteko gauzatze-epea aurreikusten da. Lan hauek irauten duten bitartean ikuskaritza arkeologikoa egingo da, nahiz eta esku-hartzeak babes arkeologikoko eremutik kanpo kokatu, eta aurretiaz egindako analisiek balio arkeologikoko aztarnarik aurreikusten ez badute ere. Honen bidez, obren jarraipena egingo da eta, balio arkeologikoren bat agertuko balitz, beharrezko neurriak hartu ahal izango dira. Igogailua eta pasabidea amaitutakoan, Goiz Eguzkiko eremua berritzeari ekingo zaio, lotura berria ez ezik, inguruak espazio publikoaren hobekuntza ere jaso dezan.
