Agenda
Atzealdea

HAUR ANTZERKIA: Gizon zoriontsuaren alkandora

Paraiso antzerkia
21 AZA

Eguna: azaroak 21                    Ordua: 12:00

Lekua: Biteri kultur etxea          Adina: + 7 urte

Hizkuntza: euskara         Sarrera: 3 euro               Iraupena: 60 minutu

Sarrerak salgai azaroaren 16tik aurrera

Bazen behin oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: “Gizon hau ez da zoriontsua”. Sendabidea: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, Tsarrak horren alkandora jantzi dezan”. Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzeko gonbidapena egiten du, alegia, zoriontasuna bilatzera. Nor da munduko emakume edo gizonik zoriontsuena? Galdera honi erantzuten saiatzen dira antzezlan honetan. Tolstoiren jatorrizko ipuineko paisaiak eta irudiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, ikusleak harrituko dituen proiekzio eta ikus-efektuak erabiliz.

Egilea: Leon Tolstoi                Euskarazko testua: Patxi Zubizarreta

Zuzendaria eta dramaturgia: Ramón Molins

Antzezleak: Ainara Unanue, Aitor de Kintana