Berriak
Atzealdea Haur eta gaztetxoentzako uretako ikastaro trinkoak eskainiko ditu udal kiroldegiak ekainean
Izen-ematea gaurtik maiatzaren 10a arte egongo da irekita
2026·04·27
Udal kiroldegiak ekainean igeriketako ikastaro trinkoak eskainiko ditu 2009 eta 2020 artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat.
Izena emateko epea gaur bertan zabalduko da, online edota kiroldegiko harreran zein bulegoan. Maiatzaren 10a izango da izena emateko azken eguna.
Abonatuentzako prezioa 91,3€ izango da eta bonatu gabekoentzat, 146,15€koa.
Ordutegiei buruzko informazio osoa, online edo kiroldegian bertan jaso daiteke.


