Berriak

Atzealdea Haur eta helduentzako gitarra ikastaroetan izen-ematea

Izena emateko, Herritarren Harrera Zerbitzuan edo online

2026·09·04


Haur zein heldu, gitarra jotzen ikasteko aukera izango dute ikasturte honetan ere Kantuz musika eskolan. Haurren kasuan, gutxienez bederatzi urte beharko dira izena emateko.

Izen-ematea datorren astelehenean, irailak 7, irekiko da. Hilaren 18a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko bi aukera izango dira: online edo udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan.

Matrikularen prezioa 271,35 € izango da. Familiaren diru-sarreren arabera, murrizketak egongo dira.

Saioak astean behin izango dira, ordubetekoak, urritik ekainera (arratsaldez), Aristizabal kaleko 5. zenbakian. Lehentasuna aurreko ikasturteko ikasleek izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO: 943 33 70 41.