Berriak
Atzealdea Haurren eta nerabeen babesarekin konprometitutako eskola da Txirrita
2023·06·13
Oier Agirresarobe Hezkuntza zinegotzia egon zen Ereñotzuko Txirrita eskolan, plaka jarri zuten egunean, bertako ikasle eta irakasleekin batera.
Txirrita eskolako ikasleek gutuna eman zioten Agirresaroberi; bertan programa horretan parte hartzeko aukera eskertzen diote.
Giza-eskubideen hitzarmenean dauden Haurren eskubideak zeintzuk diren ezagutu ditugu. Hitzarmen honek elkarrizketa eta elkarren arteko errespetua sustatzen ditu, norberaren eskubideei eta besteen eskubideak errespetatzeko erantzukizunari buruz hitz eginez.
Eskolan ikasleak eta irakasleak komunitatearen ekarpenekin datorren ikasturtean martxan jarriko den Plan estrategikoa prestatu da. Plan honekin Txirrita Eskolak Haur eta Nerabeen babeserako eskola izatearen konpromisoa hartu du. Ikasleek idatzitako agiria da honako hau:
GURE ESKUBIDEAK
1. NORTASUNA: Naizen moduan izateko eskubidea
2. FAMILIA: Maite eta orientatzen nauen familia batean bizitzeko eskubidea.
3. OSASUNA: Osasun arreta izateko eta bizitza ohitura osasungarriak garatzeko eskubidea.
4. HEZKUNTZA: Besteekin batera bizitzen ikasteko eta garatzeko hezkuntzarako eskubidea.
5. JOLASA: Jolasteko denbora, lekuak eta jolaskideak izateko eskubidea.
6. BERDINTASUNA: Diskriminatua ez izateko eta, behar izanez gero, trataera zein arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
7. BABESA: Nire gorputza eta nire sentimenduak zaindu eta babestuak izateko eskubidea.
8. PARTEHARTZEA: Informazio egokia jaso eta nire iritziak aintzat hartuak izateko eskubidea.
9. ONGIZATEA: Nire gurasoak ni duintasunez garatu eta bizitzeko behar besteko balibideak eskuratu ahal izateko eskubidea.
10. BAKEA: Indarkeriarik gabeko gizarte baketsu batean bizitzeko eskubidea; elkartasunezko izpiritu batean hezitzeko eskubidea.
11. HAURRAK AURRETIK: Erabakiak haurren premietan oinarrituta hartuak izateko eskubidea.
12. ELKARTASUNA: Herriek munduko haur guztien garapenean lagun dezaten eskubidea.
Baina, eskubideak soilik ez, betebeharrak ere baditugu: persona guztiok ongi bizi gaitezen egin behar ditugun zereginak dira betebeharrak.