Berriak

Atzealdea Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerraren edizio berria, otsailetik aurrera

Izen-ematea urtarrilaren 13tik 31ra izango da

2025·01·10


Hernaniko Udaleko Berdintasun sailak haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra antolatu du aurten ere, Josune Martirena Sagatibeltza eta Marijo Artola Lizarazuk dinamizatuta.

Tailerraren helburuak, besteak beste, haurdunaldiko eta erditzeondoko anatomiari eta garapenari buruzko informazioa ematea, haurdunaren eta bidelagunaren benetako beharrak identifikatu eta adierazteko tresnak ematea, eta hausnarketarako gune bat eskaintzea dira.

Haurdunentzako eta bidelagunentzako

Tailerrean izena eman dezakete otsailaren 10eko astean gutxienez 12 asteko haurdun daudenek eta haien bidelagunek.

Tailerra otsailaren 2tik ekainaren 18ra izango da, asteazkenetan (17:30-19:30), Kulturarteko Plaza Feministan. Ariketak, talde dinamikak, landutako gaiei buruzko materiala, erlaxazio teknikak... landuko dira saioetan, euskaraz.

IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA:

Helbidea: Kulturarteko Plaza Feminista (Florida, 28)

E-maila: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus

Telefonoa: 943 33 70 17

Online

Prezioa: 35 euro.