Agenda
Atzealdea
Haurrak ingurune digitalean hitzaldi tailerrak
Eskuko telefonoa modu autonomoan erabiltzen hasten diren haurren gurasoei zuzendutako hitzaldi-tailerrak.
Bi hitzaldi-tailer antolatu ditu Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak maiatzaren 25 eta ekainaren 1erako.
25
MAI
Haurtzarotik gaitasun digitaletan trebatzen dira haurrak. Nerabezarorako bidean gailu digital propioak jartzen zaizkie eskuetan, nagusiki telefono mugikorra. Hernaniko guraso talde batek eskaera egin zion Hernaniko Udalari gai hau gurasoekin lantzeko. Gurasoek arduraz bizi dute nerabeek eskuko telefonoaz egiten duten erabilera. Hainbat kezka plazaratu eta lantzeko bi hitzaldi-tailer antolatu dira. Lehen saioan, haurren erabilera digitala aztertuko da. Ingurune birtualean haurrek dituzten kontsumo-ohiturak eta erabilerak ezagutu, eta, dinamiken bidez, zalantzak eta esperientziak partekatuko ditugu. Saioaren lehen zatian, zein plataformatan dauden aztertuko dugu eta bigarren zatian, hausnartzen lagunduko diguten jolasak eta dinamikak egingo dira. Bigarren saioan, plataforma digitalen erabileren errealitatea ezagutu ondoren, lagundu ahal izateko jardunbide egokiak eta moduak aztertuko ditugu, beti ere, ikuspegi positibotik. Asmoa da bi saioak amaitzen ditugunean gure seme-alabei ingurune digitalaren erabilera osasungarrian laguntzeko baliabideak eta tresnak izatea.
Saioak bi zatitan banatuak egongo dira; lehenik ezagutza teorikoa aurkeztuko du adituak eta bigarrenik taldekako hausnarketa sustatuko da. Bigarren saioan parte hartzeko ez da ezinbestekoa lehen saioan parte hartzea, nahiz eta komenigarria den. Saioek aforo mugatua dute. Izena ematea telefonoz egin daiteke, 943 33 70 41 zenbakira deituz, edo online, helbide honetan klikatuz: https://labur.eus/haurdigitalak
Hitzaldi-tailerrak Biteriko kultur etxean izango dira 17:30etik 19:30era. Lehen saioa maiatzaren 25ean izango da eta, bigarrena, ekainaren 1ean.
Bi saio hauek Nagore García Sanz gizarte-komunikazioko aholkulari eta prestatzaileak eskainiko ditu. Nagore komunikazio zientzietan lizentziaduna da eta haurren eta nerabeen identitate digitalaren inguruan lan egin du urte luzez.