Berriak

Atzealdea Haurren babesgabetasun eta zaurgarritasun egoerak identifikatzeko trebakuntza eskainiko da hezitzaile eta begiraleei

Bi saioko formakuntza praktikoa eskainiko du Haur, Nerabe eta Gazteria sailak

2026·10·05


Hezkuntza ez-formalean aritzen diren hezitzaile eta begiraleentzako formakuntza antolatu du Haur, Nerabe eta Gazteria sailak haurren babesgabetasun eta zaurgarritasun egoerak identifikatzen trebatu daitezen.

Adin txikikoekin aritzen diren kirol-klub, aisialdi elkarte edota euskara elkartetako hezitzaile eta begiraleentzat pentsatutako formakuntza da hau. Udalekutako begiraleek ere izango dute parte hartzeko aukera. Hain zuzen ere, datorren urtean berrituko ditu Hernaniko Udalak udaleku ireki eta kirol udalekuetako lan-poltsak.

Trebakuntza lau orduko bi saiotan banatuko da. Lehenengoa, urriaren 30ean izango da eta bigarrena, azaroaren 27an (Sandiusterrin). 

Aitor Lukas Haur, Nerabe eta Gazteria zinegotziak azaldu duenez, "askotan, gisa honetako trebakuntzak online egiten dira eta guk formatu interesgarriago bat bilatu nahi izan dugu". Ikastaroa gako praktikeotan bideratuko du Izan zentroak.

Izen-ematea gaurtik irekita dago.