Berriak

Atzealdea Haurren familientzako adimen eta hezkuntza emozionaleko tailerra

Izen-ematea azaroaren 21a arte dago irekita

2023·11·03


 

Hernaniko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteria sailak familientzako adimen eta hezkuntza emozionaleko tailerra antolatu du. 2016 eta 2017 urteetan jaiotako haurrek eta euren heldu erreferenteek (gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak...) parte hartu ahal izango dute tailer honetan.
 
Zortzi saioko tailer honen helburua haurren eta helduen arteko harremana adimen emozionalean oinarritua izateko trebakuntza egitea da. Doako tailer honetan parte hartuko duten haur eta helduek talde egonkorra osatuko dute. Donna Apellaniz Nieto adituaren gidaritzapean jolasak eta dinamikak egingo dituzte Biteri Kultur Etxean. Saio bakoitzaren bukaeran, helduen arteko hizketaldia egingo da ikusi eta ikasitakoa barneratu eta zalantzak lantzeko. Haurrek, bitartean, jolasteko aukera izango dute Dobera Euskara Elkarteko begiraleek dinamizatuta.
 
Izen-ematea, azaroaren 21a arte
Tailerrak plaza mugatuak ditu eta izena ematen dutenen artean zozketa egingo da kopuru hori gaindituz gero. Izen-ematea azaroaren 21a arte egongo da zabalik. Tailerrean parte hartuko duten helduak haurrarekin harreman esanguratsua dutenak izan daitezke. Saio guztietan partaide berak mantenduko dira, beraz, erreferentea beti bera izango da. 
 
Saioak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:30era. Azaroaren 29an izango da lehenengo saioa eta hauxe izango da ondorengo egutegia: abenduak 13; urtarrilak 10 eta 24; otsailak 7 eta 21; eta martxoak 6 eta 20. Saioak euskaraz izango dira. 
 
Izena emateko aukera ezberdinak daude: on-line; telefonoz (943 33 70 41) edota e-mailez (gazteria@hernani.eus)