Berriak

Atzealdea Haurrentzako ekaineko igeriketa ikastaro trinkoetan izena emateko epea hasiko da astelehenean

Ikastaroak ekainaren 2tik 20ra izango dira

2025·04·25


Udal kiroldegiak ekainean eskainiko dituen haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoetan izena emateko epea datorren astelehenetik (apirilak 28) maiatzaren 11 arte izango da.

2011tik 2019 arte jaiotako haurrentzako ikastaroak izango dira. Saioak ekainaren 2tik 20ra izango dira.

Izen-ematea online, kiroldegiko harreran edo kiroldegiko bulegoan egin beharko da. Ikastaroen prezioa 68,48 €koa izango da bazkideentzat eta 109,62 € bazkide ez direnentzat.

Izena eman dutenen artean, zozketa maiatzaren 13an egingo da eta zerrendak maiatzaren 15ean jakinaraziko dira (14:00etan). Plaza librerik geratuko balitz, egun horretatik aurrera izena emateko aukera izango da