Agenda
Atzealdea

Haurrentzat antzerkia: Enaren kontuak

27 URR

Eguna: urriak 27                       Ordua: 12:00

Lekua: Biteri kultur etxea          Adina: familia osoarentzat

Hizkuntza: euskara                  Sarrera: 3 euro               Iraupena: 55 minutu

Sarrerak salgai daude

Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumental ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Helena Casas: jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinu txikia eta ahotsa.

Marc Mercé: hiru sokako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukelelea eta ahotsa.

Marc Poch: jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa.

Toni Vilaprinyó: baxu txikia.

Euskarara egokitua: Uxue Alberdi