Agenda
Atzealdea

HAUR ANTZERKIA: Loo

11:00-12:30. Biteri kultur etxean.
31 URR

Eguna: urriak 31                    Ordua: 11:00 eta 12:30

Lekua: Biteri kultur etxea          Adina: 2-5 urte

Hizkuntza: euskara         Sarrera: 3 euro               Iraupena: 30 minutu

Sarrerak salgai urriaren 21etik aurrera


Loo esaten zaio Indiako zonalde bateko haize indartsu, bero eta lehorrari. Elementu hori irudikatuz, Loo du izena antzezlan honen protagonistak, eta bere lan gogorraren ikuspegia erakusten digu ikuskizunak: basamortuko dunak bultzatzea eta gune hezeak, oihanak eta ozeanoak suntsitzea. Dokumentu poetikoa da, formatu intimista duena eta poetika bisual handikoa. Eszenografia ikusgarria da, oholtza gainean, hondarrean dagoen itsasontzian inguruan biltzen baitira ikusleak, espazioa aktoreekin batera partekatuz.

Egile eta zuzendaria: Sergi Ots

Antzezleak: Natàlia Méndez, Emilie De Lemos