Berriak
Atzealdea Helduentzako ipuin-kontaketa eta gaztain-jatea Kulturarteko Plaza Feministan
Haurren zaintza zerbitzua eskainiko da, aldez aurretik eskatuta
2024·02·08
Helduentzako ipuin saioa antolatu du Kulturarteko Plaza Feministak hilaren 17rako. Dorleta Kortazarrek Ispiluak kontaketa egingo du (17:30ean). Saioan ondoren, gaztain-jatea izango da han bertan.
Ipuin-kontaketa euskaraz izango da eta haurren zaintza zerbitzua ere eskainiko da. Behar izanez gero, hilaren 13a (asteartea) baino lehen jakinarazi behar du Kulturarteko Plaza Feministan (943 33 70 17/kulturartekoplazafeminista@hernani.eus).
Bide batez, larunbata honetan (otsailak 10), Kulturarteko Plaza Feminista itxita egongo da.