Herriko nekazaritza eta abeltzaintza sustatzen laguntzeko hitzarmena
2022·02·02
Hernaniko Udalaren ordezkaria Xabier Lertxundi alkatea izan da eta Henaseren ordezkaria, Ramon Mugerza abeltzaina.
Henase elkartea iazko ekainean sortu zen herriko nekazari eta abeltzain profesionalak biltzeko asmoz. Elkartea irabazi asmorik gabea da eta horren helburua da Hernaniko nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomikoaren, enpleguaren eta paisaiaren sustapenerako eragile gisa dinamizatzea. Horretarako, sektorearen beharrak defendatzeaz gain, tokiko ekoizpena erakargarri eta eskuragarri ere egitea da elkarte horren lehentasuna.
Gaur sinatu den hitzarmenaren arabera, beraz, Henasek bere helburuak lortzeko behar dituen baliabideak eta espazioak eskuratzeko dirulaguntza izango du. Halaber, pertsona berriak -bereziki gazteak, emakumeak- sektorera erakartzea helburu dituzten ekimenak ere dirulaguntza honen objetktua dira.
Udalak 50.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio Henaseri hitzarmen honen baitan, elkarteak dituen erronkak gauzatu ahal izateko. Hauexek dira erronkak: nekazarien eta abeltzainen interesak defendatzea, banakako aholkularitza eta doako formakuntza eskaintzea, dinamizazio ekintzak burutzea eta 1. sektorea sustatzeko plan estrategikoaren baitan ezarri diren gobernantzarako foro eta mahaietan parte hartzea.