Berriak

Atzealdea Hernani Burujaberen proiektua ezagutzen izan da Bartzelonako ordezkaritza bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako bisitan

Patxi Ibarguren zinegotziak Hernani Burujaberen inguruan garatzen ari den lana partekatu du Aldundiko Parte Hartze Departamentuko Mikel Pagola zuzendaria eta teknikoekin.

2026·09·22


Hernaniko Udalak atseginez hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Hernani Burujaberen inguruan erakutsitako interesa eta, horren harira, Bartzelonako Udaleko ordezkaritza teknikoa Hernanira ekartzeko egindako gonbidapena. Bisita Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Departamentuak antolatutako programaren barruan egin zen, Gipuzkoan garatzen ari diren esperientzia komunitarioak ezagutzeko helburuarekin.

Topaketan, Patxi Ibarguren Tokiko Garapeneko zinegotziak Hernanin garatzen ari diren proiektuak partekatu zituen Bartzelonako ordezkaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzako zuzendari eta departamentuko talde teknikoarekin. Bereziki, Hernani Burujaberen markoan lantzen ari den ikuspegi komunitarioa eta Elikadura Mahaitik bultzatzen ari diren ekimenak azalduz. Herriko Henase eta Herrilur eragileek ere parte hartu zuten topaketan, agroekologiaren inguruan zegoen interesari erantzunez eta Hernanin arlo horretan garatzen ari den dinamika eta lana azaltzeko.

Ikuspegi agroekologikoa eta komunitarioa lantzen dituzten proiektuez gain, Bartzelonako ordezkaritzak Gipuzkoako beste esperientzia batzuk ere ezagutzeko aukera izan zuen, besteak beste, gizarte-arreta, lurraldeko sare-lana eta komunitatearen parte-hartzea lantzen dituztenak.

Bisita aukera izan da, beraz, Hernanin azken urteotan garatutako esperientziak ezagutarazi eta beste lurralde batzuetako eragileekin partekatzeko, eta Hernani Burujaberen inguruan sortzen ari den interesa eta elkarlanerako aukerak indartzeko.