Berriak

Atzealdea Hernani eremu gorrian sartu dela eta, neurri zorrotzagoak ezarri dira

COVID-19ren intzidentzia tasa nabarmen areagotu da azken asteotan Hernanin, eta, ondorioz, eremu gorrian sartu da gure udalerria EAEko beste 24rekin batera. Intzidentzia tasa altuak dituzten udalerrietan neurri zorrotzagoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Udal zerbitzuei dagokienez, birusaren hedapenari aurre egin nahian, erabaki batzuk hartu ditu Udalak.

2020·10·23


COVID-19aren intzidentzia tasa asko areagotu da asteotan eta eremu gorrian sartu gara. Eusko Jaurlaritzak birusaren hedapena gelditzeko asmoz, azaroaren 5a arte, neurri bereziak jarri ditu indarrean Hernanin eta beste 24 udalerrietan. 

Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren neurriak. Laburrean, gomendio nagusiak:

-Udalerritik ez mugitzea beharrezkoa ez bada
-Gizarte eta familiarteko topaketak elkarbizitza talde egonkorrean soilik egitea eta beste guztiak atzeratzea edo bertan behera uztea
-Maskara beti erabiltzea

Udalak eskaintzen dituen zenbait zerbitzutan eragina dute neurri berri horiek. Hala, jarduera fisikoa eta kirolaren eremuan, bertan behera geldituko dira Udalak antolatzen dituen ikastaroak: kiroldegikoak eta Biterin eskaintzen direnak -dantza, yoga eta taichi. Halaber, eskola kirola ere ez da hasiko egoera honek dirauen bitartean. 

Haur parkeak eta parke publikoak 21:00ak arte egongo dira irekita.

Kaleko igogailuetan gehienez bi pertsonek joan ahalko dute. 

Udalak hernaniarrei dei egiten die arduraz jokatzeko. Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei eta Udaltzaingoak ematen dituen aholkuei jaramon egiteko.