Berriak
Atzealdea

Udaletxeko sailekin aurrez aurreko hitzorduak berreskuratuko dira

Udal antolamenduan neurri bereziak ezarri ondoren, udaletxeko sailekin -Errentak, Hirigintza, Euskara, Gazteria...- herritarrei aurrez aurreko arreta berreskuratuko du Udalak. Horretarako, aurretiko hitzordua hartu behar da, beti ere ezarritako neurriak errespetatuta.

2020·10·30

Hitzordua telefonoz eskatzerakoan zein tramite egin nahi den azaldu beharko da. Tramite internetez edo telematikoki egitea posible den kasuetan, hala lehenetsiko da. Ezin denean, aurrezaurreko hitzordua emango zaio herritarrari.

Hitzorduetarako telefonoak:

- Hirigintza/Ingurumena: 943-33 70 38

- Idazkaritza: 943-33 70 49

- Kontratazioa/Ondarea: 943-24 89 23

- Errenta: 943-33 70 46

- Bilketa: 943-33 70 36

- Euskara: 943-33 70 29

- Hezkuntza: 943-33 70 41

- Gazteria: 943-57 54 35

- Artxiboa: 943-33 70 30

Segurtasun neurriek garrantzi berezia hartuko dute. Bilera horietarako hhz-ko bulegoetan mahai bat jarri da eta manpara batek bereiziko ditu langilea eta herritarra. Horretaz gain, sarreran, hidroalkohola ere egongo da, herritarrek sartzerakoan eta irteterakoan eskuak garbitzeko.

COVID-19aren intzidentzia tasa asko areagotu da asteotan eta eremu gorrian sartu gara. Eusko Jaurlaritzak birusaren hedapena gelditzeko asmoz, azaroaren 5a arte, neurri bereziak jarri ditu indarrean Hernanin eta beste 24 udalerrietan.