Berriak
Atzealdea

Hernaniko kultur ondarea ikertzeko II. beka eskatzeko epea irekita dago

Herriko kultur ondarearen inguruan ikerketa lanak egiteko bekaren II. deialdia argitaratu berri du Udalak. Proposamenak azaroaren 30era arte aurkez daitezke. 8.000 euro bideratu du Udalak beka horretara.

2019·10·30


Hernaniko Udalak herriko kultur ondarearen inguruan ikerketa–lanak egiteko beka deialdia egin du. Oinarriak urriaren 29an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 30era arte.

Deialdi honen helburua da Hernaniko Kultur Ondarea osatzen duten elementuak, ondare materiala (higiezina edota higigarria) zein materiagabea, aztertzea; eta, zehatzago, lehendik dagoen dokumentazioa berrikusi eta eguneratzea. Horretarako. 8.000 euroko diru-kopurua bideratu du Udalak. Epaimahaiak proiektu bat baino gehiago aukeratzen badu, horien artean banatuko da diru kopuru hori.

Eskaera orriak eta informazioa, www.hernani.eus webgunean eskura daitezke eta udaletxeko HHZ zerbitzuan (beheko solairuan).

Ondarearen inguruko ikerketa bekaren I. deialdiaren irabazleak

Bi proiektu aukeztu zituen epaimahaiak iazko deialdian.

    • “Azeri dantzaren dokumentala” (Dobera Euskara Elkartea).
    • “Hernaniko industria - ondarea Urumea bailaran zehar” (Miren Garcia eta Alfredo Moraza).