Berriak

Atzealdea Hernani Munduari Begira zikloak mundu zabaleko herrialdeetako errealitateak ezagutzeko aukera ekarriko du urrian

Urriaren 1etik 29ra, 14 ekimen izango dira Hernanin

2026·09·29


Hernani Munduari Begira zikloa aurkeztu dute gaur Lankidetza saileko zinegotzi den Itsaso Lekuonak eta Hernaniko eragileetako ordezkariek.

Hernani Munduari Begira zikloaren helburua gure errealitatetik harago, mundu zabaleko gertakari, esperientzia eta bizipenak ezagutu eta haietatik ikastea da.

Horretarako aukera paregabea izango dugu urrian Hernanin. Urriaren 1etik 29ra, 14 ekimen izango dira: hitzaldiak, mahai-inguruak, jaiak, elkarretaratzeak... Errealitate ezberdinak ezagutzeaz gain, aldarrikapenerako eta elkartasunerako tartea ere izango da. 

Oraingo Hernani Munduari Begira zikloan Guatemala, Honduras, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Palestina eta Saharako egoerek eta bizipenek toki propioa izango dute.

Udalak Hernaniko Lankidetza Taldearen eta, Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba, Gernika-Palestina herri ekimena, Freytter elkartea, Hernani-Sahara taldea, Demokrazia Komunalaren Nazioarteko Behatokia (OIDC), AMHER-Sos Arrazakeria eta Hernani-Palestina taldearen laguntza izan du zikloa osatzeko. 

EGITARAUA:

Urriak 1, osteguna: Mahai-ingurua: Periodismo comunitario y defensa de la tierra en Guatemala y Honduras. Hizlariak: Dalila Argueta, giza eskubideen defendatzailea eta Nelton Rivera, kazetaria (Kulturarteko Plaza Feminista, 18:00). Espainieraz. 

Urriak 3, larunbata: Kubaren aldeko jaialdia: Pintemos de violeta la economía cubana dokumentala. Hizlariak: Diana Balboa artista plastikoa; Milagros Acea ekonomilaria eta Eloisa Auat internazionalista (espainieraz); Xabi San Sebastian eta Jaime Yakamanen kontzertua. Janari eta edari kubatarra (Kulturarteko Plaza Feminista, 11:30etik aurrera).

Urriak 8, osteguna: Mobilizazioa: Genozidiorik ez! Gerrarik ez! (Gudarien plaza, 19:00).

Urriak 10, larunbata: Mural margoketa: Kolonbia: Memoria historikoa, erbesteratuak, migrazioa eta giza eskubideak (Latsunbeko pilotalekua, 10:00).

Urriak 12, astelehena: Sahararen aldeko ekimena: Bi herri, borroka bakarra! Saharar herriaren batasun nazionalaren eguna. Saharako tea, dantzak eta musika eta, ekitaldi politikoa (Ezkiaga pasealekua, goizean zehar). 

Urriak 13-31: Erakusketa: Bizitza jokoan: Lurra, bizitzak eta eskubideak jokoan daude (Kulturarteko Plaza Feminista). 

Urriak 14, asteazkena: Hitzaldia: La contrainsurgencia y las violaciones de derechos humanos en México, una herida abierta. Hizlaria: Alicia de los Ríos Merino, desagertuen alaba, abokatua eta Historian doktorea (Kulturarteko Plaza Feminista, 18:00). Espainieraz.

Urriak 15-17: Topaketa: Tokiko eraldaketak: burujabetzak eta demokrazia komunalak. Nazioarteko eta Euskal Herriko begiradak (Kulturarteko Plaza Feminista). 

Urriak 18, igandea: Kulturarteko Jaialdi Gastronomikoa (Atsegindegi, 12:00).

Urriak 28, asteazkena: Hitzaldia: Las mujeres y la represión universitaria en Colombia. Casos de estudiantes, sindicalistas y docentes. Hizlaria: Luisa Natalia Caruso, antropologo, ikerlari eta irakaslea (Kulturarteko Plaza Feminista, 18:00). Espainieraz. 

Urriak 29, osteguna: Hitzaldia: Palestina, resiliencia eterna. Hizlaria: Barbara Ruiz Balzola, UNRWAko ordezkaria (udaletxeko areto nagusia, 19:00). Espainieraz.