Berriak
Atzealdea

Abian da Udalarekin egin beharreko tramiteak modu telematikoan egitea sustatzeko kanpaina

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, tramite telematikoen eskaintza indartzen ari da Udala herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko asmoz. Tramite horiek zeintzuk diren eta nola egin daitezkeen azaltzeko eta herritarrak aukera horiek baliatzen animatzeko #HernaniTelematikoki izeneko kanpaina abiatu berri du Udalak.

2020·11·09


TELEMATIKOKI HERRITARREK ESKURA DITUZTEN ZERBITZUAK

    • Sarrera eta irteera erregistroa. Eskaerak edo agiriak jaso edo bidaltzeko bide ofiziala da.
    • Jakinarazpen elektronikoa: Udalaren akordio-ebazpenen berri ematea. Udalak hartutako akordio eta erabakien berri elektronikoki jasotzeko aukera ematen du.
    • Biztanleen udal errolda. Errolda ziurtagiria deskargatzeko aukera ematen du.
    • Tasak, zergak eta isunak. Zure izenean dauden tasa eta zergak kontsulta ditzakezu.

B@KQ ziurtagiri digitalari esker erregistro elektronikoa zabalik dago egunero 24 orduetan, urteko edozein egunetan Hernani.eus/EgoitzaElektronikoa atarian.

NOLA ERABILTZEN DA B@KQ ZIURTAGIRIA?
Ezer baino lehen, beharrezkoa da B@KQ ziurtagiria udaletxean bertan lortzea. Identifikazio presentziala edo identifikazio elektronikorako baliokoa den beste bitartekoren bat eskatzen da.

Aipatutako tramite guzti hauek egiteko helbidea honakoa da: Hernani.eus/EgoitzaElektronikoa

Gainera, beste erakunde batzuekin tramite elektronikoak egiteko ere baliagarria da. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Ogasuna, Euskadiko administrazioak…

KONTAKTUA:
HHZ Herritarren Harrera Zerbitzua
Gudarien plaza, 1, behea
hhz@hernani.eus

Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiralak (8:30-13:30), eta astearte eta ostegunak (8:30-13:30 eta 15:30-19:00)