Berriak

Hernani urtekaria datorren ostegunean aurkeztuko da jendaurrean

Aurtengo aleak 10 artikulu eta urteko kronika biltzen ditu

2024·06·14


Hernani urtekaria aurkeztuko du Udalak datorren ostegunean, hilak 20, 18:30ean udaletxeko areto nagusian.

Aurten, 10 artikuluk eta herriko kronikak osatu dute urtekaria. Artikuluek gure herriari lotutako hainbat gairi heldu diote: Hernaniko ibilbide moreak (Ixiar Pagoaga eta Maialen Apezetxea); Aitziber Blanco prozesu erreparatzailetako bidelagunari elkarrizketa (Irati Sarasua); erraldoiak eta buruhandiak (Xabier Iriarte); Gipuzkoako armarria (Beñi Agirre); Hernani Burujabe (Mikel Valero); Ainitze Blanco Hernaniko Gizarte Berrikuntzako zuzendariari elkarrizketa (Libe Murua); Hernanin artoak eta errotagintzak izandako eragina (Olatz Arca); Astigarragako Gure Izarra futbol taldean aritutako hernaniarrak (Joxan Ruiz, Martxel Ruiz, Mikel Ruiz eta Martin Isasa); Putxuzar iturburua (Iñaki Sanz-Azkue) eta Bigarren Gerra Karlistari buruzko oharrak. Artikulu horietako zortzi euskaraz idatzita daude eta bi, gazteleraz.

Ohi bezala, ekitaldira bertaratzen diren herritarrei urtekaria banatuko zaie. Bertaratzerik ez dutenek, hilaren 21etik aurrera Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) eta Biteri Kultur Etxean eskuratu ahal izango dute (aleak bukatu arte).