Hernaniko auzoen kezkak eta proposamenak jasotzeko elkartzeak antolatu ditu udal gobernuak datozen lau asteotan
2022·09·19
Auzoek osatzen dute herri bat. Hernanin, bakoitzak nortasun propioa du. Bertan sortzen diren elkarteek, herri mugimenduek, harremanek, elkarguneek, jaiek eta ospakizunek sortzen dute auzoen nortasuna. Hala ere, auzoetan arazoak ere badaude, gabezi eta hobetzeko kontu ugari, eta horiek ere mahai gainean jarri behar dira.
Pandemiak aurrez aurreko harremanak berreskuratzeko parada eman duen honetan, Hernaniko udal gobernuak auzoen taupadak neurtu nahi ditu. Horretarako, lau astez, auzoz auzo joango da ordezkaritza bat, bizilagunen kezkak eta proposamenak lehen eskutik jasotzeko asmoz. Guztira, 15 bilera antolatuko dira.
Bi norabidekoa izango da hartu-emana. Izan ere, auzo bakoitzarekin lotuta Udalak eskuartean dituen zenbait proiektu azalduko dizkizuegu.
Auzoetara gerturatzeaz gain, prozesu horrek beste helburu bat du: auzoetako bizitza eta sareak indarberritzea. Partaidetza Arlotik abiatuta eta Aztiker aholkularitzaren eskutik, auzoen argazkia egin nahi du Udalak, auzo elkarteen egoera zein den ikusi, indarguneak eta ahuleziak azaleratu eta, hortik abiatuta, beste herri eta eredu batzuk ezagutuz, etorkizuneko auzoen sarerako proposamena egin.
Aste honetako bilerak