Berriak
Atzealdea Hernaniko auzoetan haurrentzako eskulan tailerretan izen-ematea, irekita
2025·09·09
Haurrek eskulan eta sormen tailerrak egiteko aukera eskainiko da aurten ere Hernaniko auzoetan. Sei eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Bederatzi auzotan eskainiko dira tailerrak: Elizatxo; Etxeberri; Karabel; Latsunbe; Lizeaga; Portu; Txantxilla; Zelabide eta Zikuñaga.
Tailerrak doakoak izango dira eta urritik aurrera emango dira, auzo elkarteen egoitzetan.
Izen-ematea zabalik dago, hilaren 23a arte, auzo elkarteetan edota Hernaniko Udaleko Kultura sailean (kultura@hernani.eus-era idatzita). Informazio zehatzagoa ere bi bide horietatik eskuratu daiteke.

