Berriak

Atzealdea Hernaniko Etxebizitza Behatokiak etxebizitza hutsen mobilizazioan pauso bat gehiago emango du, jabeekin harreman zuzena indartuz

Aste honetatik aurrera, informazio pertsonalizatua eskaintzeko telefono deiak egiten hasiko da

2026·05·18


Hernaniko Udalak, Etxebizitza Mahaitik sortutako Etxebizitza Behatokiaren bidez, herrian dauden etxebizitza hutsen mobilizazioan beste pauso bat emango du datozen asteetan. Helburua argia da: gaur egun erabilerarik gabe dauden etxebizitzak merkatura ateratzea eta herriko etxebizitza beharrei erantzutea. 

Testuinguru honetan, Behatokia etxebizitza hutsen jabeei deitzen hasiko da aste honetan. Harreman zuzen horren bidez, informazio pertsonalizatua eskainiko zaie, gaur egun indarrean dauden alokairu programak eta laguntza neurriak azaltzeko, eta etxebizitza merkaturatzeko dauden aukerak modu argi eta praktikoan azaltzeko.

Ekimen honen bidez, Udalak urrats bat gehiago eman nahi du ikuspegi pedagokiko eta laguntzaile batetik, jabeek askotan izaten dituzten zalantzak argitu, beldurrak gutxitu eta etxebizitzak alokairuan jartzeko bidea errazteko. 

Herrian dauden etxebizitza hutsak mobilizatzea giltzarri garrantzitsua da herritar guztientzako etxebizitza eskuragarria bermatzeko bidean.