Berriak
Atzealdea Hernaniko Euskara Kontseilua sortu da
Lehenengo lan bilera egin du taldeak
2024·01·29
Hernaniko Euskara Kontseilua sortu da. Lehenengo bilera egin du lantaldeak. Hernanin euskararen inguruan ari diren eragileen bilgunea izango da Euskara Kontseilua, euskararen normalizazioan erreferentziazko gune izateko.
Euskara Kontseilua osatu dute Henaniko Udalak; UEMAk; Hernaniko AEK-k; Dobera Euskara Elkarteak; AMHER-Sos Arrazakeriak; Berria merkatarien elkarteak; herriko ikastetxeetako ordezkariek (Aratz Ikastola eta Txirrita eskola); Kaxkardi aisialdi taldeak eta herriko kirol elkarteen ordezkariek (igeriketa eta eskubaloi taldeek).