Berriak
Atzealdea

Hernaniko kultur ondarea ikertzeko III. beka eskatzeko epea irekita dago

Herriko kultur ondarearen inguruan ikerketa lanak egiteko bekaren III. deialdia argitaratu berri du Udalak. Proposamenak abenduaren 25era arte aurkez daitezke. 8.000 euro bideratu du Udalak beka horretara.

2020·11·26


Hernaniko Udalak deialdi berri bat egin du Hernaniko Kultur Ondarearen inguruan ikerketa–lanak egiteko. Oinarriak dagoeneko argitaratu dira eta abenduren 25era arte aurkeztu daitezke proposamenak, udaletxeko hhz zerbitzuan, edo telematikoki (artxiboa@hernani.eus).

Deialdi honen helburua da Hernaniko Kultur Ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa osatzea eta eguneratzea, edo horiek berrikustea. Horretarako 8.000 euroko diru kopurua bideratuko da eta, epaimahaiak proiektu bat baino gehiago aukeratzen badu, horien artean banatuko da diru kopuru hori.

Eskaera orriak eta informazioa, www.hernani.eus webgunean eta udaletxeko hhz zerbitzuan.