Berriak
Atzealdea Hernaniko LH eta DBHko ikasle guztiek jaso dute bide heziketa bukatu berri den ikasturtean
Bost ikastetxetako 1.527 ikaslek saio teoriko eta praktikoen bidez landu dute bide segurtasuna
2026·07·08
Ikasturte honetan ere, Hernaniko Udalak, udaltzaingoaren bidez, bide heziketa formazioak bideratu ditu herriko bost ikastetxetan.
Aratz ikastolako, Elizatxo ikastolako, Hernani institutuko, Langile ikastolako eta Urumea ikastolako LH1etik DBH4. maila arteko ikasle denek parte hartu dute saioetan. Guztira, Hernaniko 1.527 ikaslek jaso dute bide heziketa.
Adin tarte bakoitzak, bere mailara egokitutako bide heziketa jaso du, bide segurtasuna alde teorikotik zein praktikotik landuta.

