Berriak
Atzealdea Hernaniko lokal huts batean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileentzat diru-laguntzak
2021·07·28
Hernaniko Udalak diru-laguntzak emango dizkie jarduera ekonomiko berri baten sustatzaileei, herriko lokal huts baten alokairuaren edo erosketaren kostuaren zati bat estaltzeko. Programa honen aurrekontua 50.000€koa da
Diru-laguntza jasoko dute
1.- Jarduera ekonomiko berri bat abian jartzeko Hernaniko lokal hutsak alokatzeko edo erosteko kontratuak, industrialdeetan daudenak izan ezik, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra arte sinatuak.
2.- GUZTION programan parte hartu duten Hernaniko lokal hutsak alokatzeko edo erosteko kontratuak, jarduera ekonomiko berri bat abian jartzeko, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 29ra arte sinatuak.
Diru-laguntzen zenbatekoak hauek izango dira
1.- Alokairurako diru-laguntza
Diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartzen den prezioa alokairu garbiaren kostua da, zergak kenduta. Sustatzaile eta lokal berarentzako diru-laguntzek gehienez bi urteko iraupena izango dute.
Lehenengo urtean, kostuaren % 50eko diru-laguntza emango da, eta hilean 500 euro gehienez.
Bigarren urtean, kostuaren % 40ko diru-laguntza emango da, eta hilean gehienez ere 400 €.
2.- Lokala erosteko diru-laguntza
Lokala erosteko diru-laguntza prezioaren % 5ekoa izango da, zergak kenduta, gehienez ere 10.800 eurokoa.
3.- Jarduera ekonomiko berria sortzeko diru-laguntza
Jarduera ekonomiko berria sortzeko laguntzei dagokienez, justifikatutako kostuen % 50 izango da, eta jarduera bakoitzeko gehieneko muga honako hau izango da:
- 2.000 euro, eraikin babestuetako lokaletarako.
- 1.000 €gainerako kasu guztietarako
Hutsik dauden lokaletan honako jarduera hauek egin beharko dira:
-Txikizkako herri merkataritzako jarduerak, azken bezeroarekin edo herritarrekin harreman zuzena dutenak
- Kale eta eremu jakin batean biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarria izango dela jotzen den bestelako edozein jarduera komertzial.
-Pertsonei zuzendutako zerbitzuak, ausazko jokoen eta apustuen jarduerak izan ezik
Eskaera orria eta oinarriak www.hernani.eus webgunean daude eskuragai eta diru-laguntza eskatzeko epeak, abuztuaren 31a jarduera berri guztientzako eta urriaren 29a GUZTION programako lokalen bat erosi edo alokatzeko.


